Autobusa antolatu dute Portugaletera joateko. Izena eman behar da Igartzako zelaiko tabernan.
Argazkia: Pello Ordoñez.
Igandean, 11:30ean, Portugaleten (Bizkaia) partida garrantzitsua jokatuko du Hirugarren Mailako Beasain KE taldeak. Sailkapenean bigarren doan Portugalete izango du arerio; beasaindarrak seigarren postuan dira, ia denboraldi osoan lehenengo lau postuetan egon ondoren. 2. B Mailara igotzeko borrokan sartzeko aukera, lehenengo lau taldeek izango dute eta hiru partida gelditzen dira liga erregularra amaitzeko.
Partidaren garrantzia ikusirik, taldea animatzera Portugaletera joateko autobusa antolatu du klubak. Beasaingo tren geltokitik abiatuko da autobusa, 09:45ean. Aurrez izena eman behar da, Igartza futbol zelaiko tabernan.