Iruñeko erasoaren inguruko epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte
Gaur jakinarazi dute 2016ko San Ferminetan neska bat taldean bortxatu zuten bost lagunen inguruko epaia. Sexu abusu delituagatik zigortu ditu auzitegiak, eta ez sexu erasoagatik. Bederatzi urteko kartzela zigorra, urruntze agindua eta 50.000 euroko isuna ezarri die auzitegiak. Akusazioek 22 urtetik gorako zigorrak eskatu zituen, bortxaketa eta sexu delitua egotzita. Sevillako (Espainia) bost gizonezko dira auzipetuak, horien artean La Manada ezizenez egin da ezagun taldea.
Epaiak ezinegona eta haserrea eragin du, eta talde feministek gertakariak eta epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte hainbat herritan, Nik sinisten dizut eta Erasorik ez erantzunik gabe lemapean.
- Beasain: 18:00etan, Zubimuzu plazan.
- Ordizia: 19:00etan, plazan.
- Ataun: 19:30ean, San Martin auzoko plazan.
- Lazkao: 20:00etan, plazan.
- Legazpi: 20:30ean, Euskal Herria plazan.
- Urretxu-Zumarraga: 20:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan
- Legorreta: 20:00etan, Insausti ondoan