Alex Ugaldek, Unai Urkiak, Joseba Oiarbidek eta Olain Irizarrek osatzen dute Aitz Zorrotz taldea

Alex Ugalde (Aitz Zorrotz), Ander Larruskain, Martin Lasa eta Yagoba Uranga.
Beasaingo Aitz-zorrotz ehiza eta arrantza elkarteko taldeak Gipuzkoako arrantza txapelketa irabazi du. Leitzaran errekan jokatutako txapelketa da, euli modalitatean.
Aitz Zorrotz taldeko lau lagunetik hiru, aurreneko hamar postuetan sartu dira: Alex Ugaldek 2. egin du, eta Unai Urkia laugarren izan da. Joseba Oiarbidek 9. egin du eta Olain Irizarrek 12. tokian.