Bat batean eta ezustean. “Uztera goaz”. Hala iritsi da albistea. Bi Bala taldeak agur esan du. Duela bost urte eman zuten aurreneko kontzertua, Bergarako Gaztetxean. Eta bosgarren urtemugako eguna aukeratu dute bidea bukatzeko.
Bi Bala taldea Aitzol Barandiaran ataundarrak eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrak Bertso Egunerako prestatutako elkarlan batetik sortu zen. Gero gehitu zitzaizkien Xabier Etxeberria eta Julen Goikoetxea musikariak. Hiru disko argitaratu dituzte: Wasabi (2014), Gure eroyak (2016) eta Arazo modernoak (2017).
Lazkaoko festetan ziren taldearen agur kontzertua egitekoak, baina istripu bat tarteko, bertan behera gelditu da hura ere. Ez dute ziurtatu, baina azken kontzerturik izango balitz, iragarriko dutela diote. “Bost urte eder” horietan lagun izandako guztiei esker ona agertuz egin dute azken agurra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.