«Eguneko zentroari esker dago taxi plaza Zegaman»
Arantxa Ormazabal (Zegama, 1965) taxi gidaria da 2004az geroztik. Zegaman bertan du plaza. Eguneko zentroetako erabiltzaileen garraioa –Zegamak eguneko zentroari esker ...
Arantxa Ormazabal (Zegama, 1965) taxi gidaria da 2004az geroztik. Zegaman bertan du plaza. Eguneko zentroetako erabiltzaileen garraioa –Zegamak eguneko zentroari esker duela taxi plaza aitortzen du– eta beste zerbitzu txiki batzuk osatzen dute bere egunerokoa.
Gidatzeko baimen berezia behar al da taxi gidaria izateko?
Orain ez, baina lehen bai. Nik BTP baimena atera nuen.
Egin duzun zerbitzu bereziena?
Mendi maratoiaren egunetan munduko lasterkari onenak eramaten ditut.
Zaletasun bat?
Olioz margotzea eta Donostiara egun pasa joatea.
Pelikula bat.
Handia.
Liburu bat.
Aspaldi ez dut irakurri, baina lehen liburuak jan egiten nituen. Bat esateko, Isabel Allenderen Mas alla del invierno.
Musika talde bat.
Bruce Sprinsgteen.
Eta abesti bat?
Eñaut Elorrietaren edozein, edo Gontzal Mendibilenak.
Janari bat.
Itsaski entsalada epela.
Eta edari bat?
Lanean ez banago, sagardoa.
Oporretarako leku bat?
Peñiscola.
Goierriko txoko bat.
Zegama bera.
Amets bat?
Jubilatzean bidaiatzea.
Zeri diozu beldurra?
Kontrolatzen ez dudan gauzari.
Zegamako alkate bazina?
Bidegorrian argia jarriko nuke Seguraraino, gauean ibiltzeko.
Zegaman biziko ez bazina?
Donostian.