'Emakume Meatzariak' lanak helduen eta entzuleen sariak jaso ditu Bertsomovieda lehiaketan
Maiatzaren 3an egingo dute sari banaketa Igartzako jauregian.
Zazpigarren Bertsomovieda lehiaketak baditu sarituak. Antolatzaileen esanetan, “aurtengoak ere eman du berea eta aurreko edizioetan bezalaxe ez dugu lan makala izan epaia erabakitzerako orduan! Beste behin aniztasuna nagusitu da jasotako lanen artean eta horrek epileen lana zaildu arren aberastasuna eman dio zalantzarik gabe lehiaketari”. Sari banaketa maiatzaren 3an egingo dute Beasaingo Igartzako jauregian.
Sarituak
Helduen mailako saria: Emakume Meatzariak (Egilea: Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia ) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1172
Gazteen mailako saria: Berdin Eskubideetan (Egileak: Lesakako Bertso-eskolako gazteak) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1174
Bertsorik onenak: Dastatu (Egileak: Txakur Gorria taldea). http://www.bertsomovieda.com/?p=1170
Publikoaren saria: Emakume Meatzariak (Egilea: Egilea: Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1172
Aipamena: Dastatu (Egileak: Txakur Gorria taldea) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1170 Aipamena: Zertarako ezkutatu? (Egileak: (June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz) – http://www.bertsomovieda.com/?p=1176