Iaz hildako langileen oroimenez protestak egin ditu LAB sindikatuak
Lan osasunaren eguna da bihar eta horren harira, LAB sindikatuak, iaz Gipuzkoan hildako 15 langileak oroitu nahi izan ditu. Horregatik, mobilizazioak burutu dituzte han eta hemen. Goierrin, Beasainen eta Urretxun egin dituzte protestak, 2017an Zaldibian eta Urretxun hil ziren bi langileak oroitzeko asmoz. Beasainen, Telefonica enpresaren egoitzaren aurrean elkartu dira. Izan ere, Zaldibian hildako langilea, Telefonicak azpi-kontratatutako enpresa bateko langilea zen. Urretxun hidakoa berriz, eraikuntzako langilea zen eta istripua gertatutako tokian elkartu dira. Horrez gain, “langileen aurkako indarkeria amaitzeko exijitu” diote patronalari.