Ordizia Rugby Elkarteko gaztetxoek Euskal Liga irabazi dute
Ordizia Rugby Elkarteko 16 urtez azpiko taldea Euskal Ligako txapeldun berria da. Gaur jokatu dute finala Bilbon, Univerdidad de Bilbao etxeko taldearen kontra. Partida gogorra eta parekatua izan da, eta markagailuan atzetik joan badira ere, bukaerarako buelta eman eta 22-21 irabazi dute.
Infantilek titulua lortu dute, baina kadete mailakoek ere (18 urtez azpikoak) partida garrantzitsua jokatu dute gaur Ordizian. Euskal Ligako finaletik kanpo gelditu ziren Labe Lan-ekoak, baina gaur hirugarren postua izan dute jokoan. 10 – 14 galdu dute Hernaniren kontra, eta horrenbestez, laugarren postuan gelditu dira.