Pho-Bo taldea gustura Gaztea lehiaketako finalean egindako lanarekin
Ezin izan da. Pho-Bo taldekoek maila ona eman dute Gaztea Maketa Lehiaketako finalean, baina epaimahaiaren saria, Hakima Flissi kantariak irabazi du. Jendetza bildu zen bart gauean Bilboko Kafe Antzokian, bost finalisten zuzenekoak ikusteko. Beasaindarrak gustura gelditu dira egindako lanarekin.
Pho-Bo taldearekin batera, Nerabe, Aizkorak Zorroztuz, publikoaren saria jaso zuen Silence, eta Hakima Flissi sari nagusiaren irabazlea igo ziren eskenatokira. Flissik, 5.000 euroko saria lortu du, eta BBK Live jaialdian zuzenean aritzeko aukera.
Goierritik talde handi bat joan zen Bilbora, Pho-Bo animatzera. Hori dela eta, taldekideek esker ona agertu dute, finaleko saioaren ondoren grabatutako mezu honetan:
PHO-BOren mezua beraien emanaldia bukatu eta gero… #MaketaLehiaketa #GazteaMaketa27 pic.twitter.com/E1KOD8W2lO
— gaztea (@gaztea) 2018(e)ko apirilaren 27(a)













