San Prudentzio eguneko ospakizunak Lazkaon
San Prudentzio da gaur, Lazkaoko zaindariaren eguna. Eta festen bigarren asteburuarekin batera egokitu da aurten. Goizean ohiko prozesioa egin dute San Migel elizatik San Prudentzio ermitara. Mezaren ondoren, trikitilariek alaitu dituzte herriko kaleak. Eta ordubatean, udal agintariek soka dantza egin dute, tradizioa jarraituz.
Bazkaltzeko tartea hartu eta gero, arratsaldean jarraituko du festen egitarauak. 17:00etan pailazoen emanaldia izango da Lazkao Txiki plazan, eta 18:00etan, Oin Arin eta Alur dantza taldeen saioa, plaza nagusian.
Gauean, kontzertuak izango dira nagusi. 20:00etan, Nogen taldeak joko du plazan, eta 22:00etan, Oihan Vega DJa ariko da. Txosnetan berriz, Itziarren Semeak eta Alerta Gorria taldeek joko dute, 23:30etik aurrera.