2-1 galdu du Beasain KE-ko Hirugarren Mailako Taldeak, Portugaleteren aurka
Play offetarako sailkatzeko hil ala biziko partida zen gaurkoa beasaindarrentzat. Ezin izan dute seigarren postutik ihes egiteko garaipena lortu
2-1 nagusitu zaio Portugalete Beasain KE-ko Hirugarren Mailako taldeari. Portugaleten jokatu dute partida, 11:30etan, eta etxekoak nagusitu dira. Partidaren lehen zatian sartu dituzte hiru golak, eta beraz, bigarren zatian ez da aldaketarik izan markagailuan.
Ia denboraldi osoa lehenengo sei postuetan eman badute ere, beasaindarrak 6. postuan daude. Sailkapeneko lehen lau taldeek jokatuko dituzte 2.B mailara igotzeko play offak, eta bi partida soilik geratzen dira denboraldia amaitzeko. Porrot honekin, oso aukera gutxi geratzen zaizkie beasaindarrei sailkatzeko.