Iñaki Muruak irabazi du Idiazabalgo jubenil mailako txirrindulari proba
Taldekako sailkapenean, Ampo Goierri izan da irabazle. Aurten lehen aldia da maila honetako txirrindulari proba bat antolatzen dutela
Iñaki Murua izan da jubenil mailako Idiazabalgo txirrindulari proban garaile. Txirrindularitzak Idiazabalen tradizioa baduen arren, lehen aldiz antolatu dute aurten froga hau, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak hala proposatu baitu. Eguraldiak lagundu ez duen arren, 120 txirrindulari federatu inguruk hartu dute lasterketan parte, eta Ampo Goierri taldea izan da taldekako sailkapenean irabazle.













