Ampo taldeko Unai Iribarrek irabazi du Lazkaoko proba
Lazkaoko San Prudentzio jaien barruan, 75. Lazkao Txirrindulari Proba jokatu dute gaur. Elite mailako eta 23 urtez azpiko 134 txirrindularik parte hartu dute eta horietatik 93 iritsi dira Lazkaoko helmugara. Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko Unai Iribar izan da azkarrena. Sprintean gainditu ditu Marti Marquez (Lizarte) eta Petr Rikunov (Caja Rural). Taldekako saria Lizarte taldearentzat izan da, eta mendikoa, Ampoko Unai Cuadradorentzat.
Tropelak 124 kilometroko ibilbidea egin du; Alegiaraino joan-etorria egin dute aurrena; Zaldibiatik barrena Larraitz igo dute gero. Olaberriako gaina igo eta atzera Larraitzera igo dira, baina Abaltzisketatik. Handik Zaldibiara jaitsi eta Lazkaomendin barrena iritsi dira Lazkaora.
SAILKAPENA:
- Unai Iribar (Ampo-Goierriko TB)
- Martí Vazquez (Lizarte)
- Petr Rikunov (Caja Rural-Seguros RGA)
- Diego Perez (Baqué-Ideus BH)
- Ivan Moreno (Lizarte)
- Carlos Cobos (Caja Rural-Seguros RGA)
- Nicolas Saenz (Lizarte)
- Yeison Sebastian Reyes (Grupo Eulen)
- Carlos Ruiz (Lizarte)
- Daniel Jose Viejo (Caja Rural-Seguros RGA)