Hasi dira jaietako egitarau ofizialak hartzen dituen ekintzak; Sorgintxuloko kideek irakurri dute pregoia
Hodeiek errespetatu dute Legazpiko Santikutz jaiei hasiera eman dien suziria. 13:30ean bota dute udaletxeko balkoitik, aurtengoan Sorgintxuloko kideek piztu dute txupinaren sua eta pregoia irakurri ere aisialdi taldea sortu zutela 20 urte direnean. Aurretik LEK Legazpiko buruhandiek eta Elutxa txarangakoek girotu dituzte kaleak. Goizean goizetik Urbeltzen Legazpiko X. Haurren Pilota Txapelketako finalak jokatzen ari ziren.
Goizeko finaletako irabazleak honakoak dira:
- Prebenjaminak B: Unax Larrañaga eta Oinatz Idiakez
- Benjaminak: Manex Elorza eta Oier Leunda
- Kimuak: Unax Babarro eta Oier Mediavilla
- Prebenjaminak A: Aiur Ibañez eta Aratz Garmendia
- Benjaminak A: Oier Plazaola eta Markel Urbizu
- Kimuak A: Oier Ibarluzea eta Unax Perez
Arratsaldeko bostetan hasiko dira eskuz banakako finalak.
Igandera bitartean, jaiak ez du etenik izango.