Urrezko Aizkorako kanporaketan Arkaitz Jauregi eta Xabier Zaldua izan dira irabazleak.
Atzoko egun handiaren ondoren, azkeneko festa egun betea dute gaur Lazkaon. Agurra gozatzeko, bakailao lehiaketa egin dute lazkaotarrek. Aurten 30 urte bete ditu lehiaketak eta hamar talde partaide izan dira, gizonezkoek osatutakoak gehienak. Epaile lanetan, Xabier Aranburu, Mari Jose Otxoa de Alaiza, Ixi Muxika eta Ramon Perdiguero. Plateraren aurkezpena, tomate saltsa eta bakailaoa bera baloratu eta gero, Mikel Legorburu eta Ibon Lopetegiren aldeko epaia eman dute. Prestatutako plateren dastaketa etorri da gero, arrakastatsua.
Ondoan, pilotalekuan, Urrezko aizkora izan da jokoan, banakako txapelketarako kanporaketa. Lau aizkolari izan dira lehian:?Goierriko jatorria duen Ilarduiako (Araba) Arkaitz Jauregi, Zumarragako Xabier Zaldua, Azkoitiko Julen Alberdi ‘Txikia’ eta Segoviako Jon Rodriguez. Lehenengo biak sailkatuko dira hurrengo fasera.
Aizkoraz gain, Urrezko Binakakako Harrijasotze Txapelketaren saioetako bat ere jokoan izan da, Zarauzko Jokin?Eizmendi eta Mallabiako (Bizkia) Jon Gisasola parte hartzearekin. 163 kiloko zilindro zaharra, 113k kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola ziren jaso beharreko harriak. Bi harrijasotzaileek egindako jasoaldi guztiak batuta, 8.838 kilo altxatu dituzte bien artean guztira. Eizmendik 10 aldiz jaso du zilindro zaharra;?Gisasolak 16 aldiz harri kubikoa;?eta txanda librean, 54 jasoaldi egin dituzte 100 kiloko bolarekin.
Arratsaldean ere jarraituko festak, dantza suelto txapelketa eta Puro Relajo mariatxiaren emanaldiarekin izango dituzte. Dantzaldi horrek jarriko du amaiera.
Lazkaomendiko jaiak asteburuan
Baina festa gogoarekin jarraitzen duenarentzako badago horretarako aukera datorren asteburu honetan bertan eta Lazkaotik atera gabe gainera. Lazkaomendiko jaiak larunbatean eta igandean. hilak 5 eta 6, ospatuko dira, eta denetarikoak eskainiko dituzte:?pilota, txirrindularitza, haurrentzako ekintzak, musika eta dantza, meza, herri kirolak… Auzotarrek udalaren laguntzaz antolatutako festak dira.