Helikopteroa, Beasaingo futbol zelaian.
Legazpiko Santikutz Txirrindulari Proban laguntzaile moduan parte hartzen ari zen motorzale batek istripua izan du gaur. Goizeko 11:25ean gertatu da ezbeharra, Ormaiztegi parean. Gi-2632 errepidean zihoala motorretik erori da, Zumarragako norantzan.
Lasterketako anbulantziak bertan artatu du lehen momentuan. Handik Beasainera eraman dute, eta Osakidetzaren helikptero batek garraiatu du Donostiako Ospitaleraino. Zauritutakoa, 44 urteko gizonezkoa da.