Bide Berdetik mahaira ibilaldi gidatua eta tailer gastronomikoa egingo dute Mutiloan eta Ormaiztegin elkarlanean, Bide Berdearen nazioarteko eguna ospatzeko. Clara Gutierrez biologo eta etnobonikariak zuzenduko du biharko ekitaldia. Liernin, 09:30ean e...
Bide Berdetik mahaira ibilaldi gidatua eta tailer gastronomikoa egingo dute Mutiloan eta Ormaiztegin elkarlanean, Bide Berdearen nazioarteko eguna ospatzeko. Clara Gutierrez biologo eta etnobonikariak zuzenduko du biharko ekitaldia.
Liernin, 09:30ean elkartuko dira ibilbidean parte hartu nahi dutenak eta 5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Liernia-Bernaola-Troi Bidea-Mutiloa-Liernia artean. Ibilbidean zehar landareak ezagutzen eta biltzen joango dira, eta Mutiloan, landareak prestatu eta dastatze tailerra egingo dute. 15:30ean, itzuliko dira Liernira. Doakoa da ibilbide gidatua eta tailer gastronomikoa, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da Zumalakarregi museora deituta edo idatzita: 943 88 99 00 /
mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Zumarragan
Bestalde, foru aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 100 bat pertsona elkartuko ditu hilaren 10ean eta 11n,
Zumarraga eta Azpeitia lotzen dituen bide berdean. «Bide berdeak berreskuratzeko esperientziei buruzko txosten nazionalak eta nazioartekoak» aurkeztuko dituzte.