Mirandaola Egunak jende ugari bildu du aurten ere
Olako langileek burdina XIV. mendetik XIX. mendera bitartean nola egiten zuten erakutsi diete bisitariei. Ohorezko ezpata dantza dantzatu diete, burdinola martxan mantentzeagatik
![IMG_0937](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/05/IMG_0937.jpg)
Jende ugari hurbildu da aurten ere Mirandaolako burdinolara, XIV.mendetik XIX. mendera arte nola funtzionatzen zuen ezagutzera. 1633az geroztik, urtero antolatzen duten ekimena da Mirandaola Eguna, Santikutz Txiki egunaren ondorengo igandean. Izan ere, urte hartan eskatu zioten legazpiarrek Pedro Zorrilla Iruñeko gotzainari Mirandaolako Gurutzearen kondaira mirari gisa har zezan. Kondairaren arabera, 1580ko maiatzaren 3an, igandea izan arren eta elizak jai egiteko agindua eman arren, olako langileek lan egin zuten. Egunean zehar egindako lanaren ordaina 21 zentimetrodun eta 5,5 kilodun gurutze bat izan omen zen. Geroztik, gertaera hau miraritzat hartuta, ospatzen dute Mirandaola Eguna.
9:00etan hasi dute ospakizuna legazpiarrek, Txistulari Taldearen Goiz Deiarekin. 10:15ean berriz, Gurutze Deunaren erlikia Mirandaolako elizara itzuli dute txistulari, dantzari eta herritarrek. 11:00etan Meza Nagusia ospatu dute, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzak lagunduta. Mezaren ondoren, olako langileei ongietorria egin diete, ohorezko ezpata dantza dantzatuz haien omenez. 12:00etan jarri dute burdinola martxan, eta bisitariak txandaka sartu dira honen funtzionamendua ezagutzera.
12:30etatik aurrera eman diote jaiari hasiera, herriko kultur eragileen erakustaldiekin: Korosti eta Sustraiak Dantza Taldeetako dantzari txikiek dantza erakustaldiak egin dituzte, Haztegi Ikastolako bertsolariek emanaldia eskaini dute eta Mirariaren Antzezpena egin dute Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleek. Bertso Olariak elkarteko bertsolariek ere izan dute euren tokia, Doinua musika eskolako trikitilariekin batera.
14:00etan herri bazkaria egin dute, eta bazkariaren ondoren haurrentzako jolasak eta Elustondo anai-arrebekin erromeria ospatuko dituzte. Azkenik, Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin batera egingo dute herrira itzulera, 18:30etan.
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/866/41208575204_8eae1107fb.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/912/41208575094_71d1a319b8.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/974/41208574914_952666ba72.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/947/41208574844_c11d935f54.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/957/41208574664_6a51b75b48.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/823/41208574494_2aa1646db1.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/869/41208574384_4629bbc704.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/905/41208574214_99d1e70c78.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/871/41208574054_3a0ee5122b.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/951/41208573894_6b74e78379.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/951/41208573814_54f32ce752.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/948/41208573754_2c86f15605.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/946/41208573544_48f83b4ec0.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/971/41208573444_d0c8ebbd24.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/828/41027243415_f3c05254db.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/975/41027243125_b8c67ae921.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/964/41926539421_45927cc4c5.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/824/41926539331_284f8e7512.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/959/41027242795_e261f5a719.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/950/41926539221_0a50cb0451.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/962/41027242585_e6e82dc561.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/947/41926539151_57244b691c.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/952/41027242475_2b4a85176c.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/825/41926539001_b435355e0c.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/867/41027242305_a20925ab46.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/978/41926538861_4e708c23d6.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/864/41027242085_92aea07728.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/976/41926538671_14a32b7425.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/955/41027241925_1a3e9e0e21.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/959/41027241685_bc76156de1.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/908/41926538411_c4cdcae2bd.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/904/41027241445_57f1ea12fb.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/827/41208572184_968a87ceb3.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/907/41027241205_7c1b6b3ca7.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/827/40119183480_99d7887cfc.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/827/41027240885_d21bec7047.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/976/41027240745_93ab08e4c5.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/910/41027240685_b6f000fd9d.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/908/41208571384_5b9fd5776c.jpg)
![Mirandaola Eguna](https://live.staticflickr.com/863/41027240495_d3f970e37b.jpg)