'Pasaiako badia' dokumentala dago gaur Zerainen
ZERAIN // Zeraingo Kulturaldiaren barruan, gaur, 19:00etan, Pasaiako badia dokumentala ikusteko aukera izango da kultur etxean. Edizio taldeko partaideekin solasaldia izango da jarraian. Ostegunean, berriz, Joxean Mujika EHUko irakasleak Historiaurrea...
ZERAIN // Zeraingo Kulturaldiaren barruan, gaur, 19:00etan, Pasaiako badia dokumentala ikusteko aukera izango da kultur etxean. Edizio taldeko partaideekin solasaldia izango da jarraian. Ostegunean, berriz, Joxean Mujika EHUko irakasleak Historiaurrea Goierrin hitzaldia egingo du, 19:00etan, kultur etxean. Bestetik, San Ixidro bazkariko txartelak salgai daude Mandioan eta Ostatuan.