-
-
Coert Cronje // Arg: Ainhoa Muriel
-
-
Geronimo Albertario // Arg: Ainhoa Muriel
Coert Cronje eta Geronimo Albertario jokalariek ez dute Ordizian jarraituko datorren denboraldian. Hala jakinarazi du Ordizia Rugby Elkarteak, ohar baten bidez. Bertan diote “biak ala biak Ampo Ordiziak azken hilabeteotan izan duen bilakaeraren parte inportantea” izan direla, taldea hobetzeko helburuarekin “lan bikaina” egin baitute.
Ordizia Rugby Elkarteak goretsi eta eskertu egin nahi izan du bi jokalariek klubarentzat egindako lana, eta zorterik onena opa die biei, beraien ibilbidean izango dituzten erronka berrietan.