Benito Lertxundik larunbat honetan, hilak 19, Ordiziako Majori kiroldegian eskaini behar zuen kontzertua ekainaren 2ra atzeratu behar izan dute, kantari oriotarraren osasun arazo bat dela medio. Jakintza Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldien barruko kontzertua da Lertxundirena.
Gure Bazterrak produkzio etxeak jakinarazi duenez, aurrez erositako sarrerek –fisikoak zein Internetekoak– balioko dute ekainaren 2ko kontzerturako. Egun horretan emanaldira joan ezin dutenek, maiatzaren 25era arteko epea izango dute erositako tokian sarrera itzuli eta dirua berreskuratzeko. Internetez erosi dutenei data aldaketaren abisua emailez bidaliko diete, eta dirua itzultzeko bideei buruzko informazioa ere emango diete.
Sarreren salmenta
Internetez: www.entradium.com.
ORDIZIA: Pottoka eta Jakintza ikastola.
BEASAIN: Basakana taberna
ZALDIBIA: Illati Taberna
LAZKAO: Gerriko Liburu denda
ATAUN: Troskaeta taberna
TOLOSA: Elkar
URRETXU: Krak taberna
Argibide gehiagorako glertxundi@gurebazterrakfest.com helbidera idatzi behar da.