Izena eman behar da aurrez. Bost ikasle ohi adituk gidatuko dute ibilaldia.

Beasain BHI ikastetxearen 50. urteurrenaren harira, hilaren 26an ibilaldi arkeologiko-zientifikoa egingo dute Aralarren, Lizarrusti eta Jentilarri artean. Bertan parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena, Txindoki egoitzan, 943 88 07 53 (Laura) edo Loinazpen 943 88 26 44 (Mertxe). Plazak mugatuak direnez, izen ematea. lehenbailehen egitea gomendatzen dute.
12 kilometroko ibibidea osatuko dute Lizarrusti eta Jentilarri artean; ibilbidea erraza da. Oinetako eta arropa egokia eramatea komeni da, eta jatekoa eta edatekoa ere bai. Hilaren 26an, 08:00etan, Beasaingo tren geltokitik irtengo da autobusa eta 14:00etan, abiatuko da itzulerako autobusa Lizarrustitik.
Bost adituk gidatuta
Beasain BHI ikastetxeko bost ikasle ohiek gidatuko dute ibilaldia: J
osean Mujika Alustizak (Historian doktorea),
Arantxa Bodego Aldasorok (Geologian doktorea),
Ane Dorronsoro Lazkanoiturburuk (geologoa),
Mikel Etxeberria Okarizek (biologoa eta ekologian masterra) eta
Idoia Goikoetxea Zabaletak (Biologoa eta Antropologia fisiko eta forensean masterra).