Urolak mailari eusteko jokatuko du larunbatean Argixaon
Bi jardunaldiren faltan, Urola futbol taldea kinka larrian dago. Hiru talde jaitsiko dira Ohorezko Erregionaletik eta Hondarribia taldearen gainetik gelditu beharra du mailari eusteko. Hondarribiak bi puntu gehiago ditu, ordea.
Bi jardunaldiren faltan, Urola futbol taldea kinka larrian dago. Hiru talde jaitsiko dira Ohorezko Erregionaletik eta Hondarribia taldearen gainetik gelditu beharra du mailari eusteko. Hondarribiak bi puntu gehiago ditu, ordea. Larunbatean, 17:00etan, Argixaon jokatuko du Tolosaren aurka. Zuzendaritzak eta jokalariek Argixao bete nahi dute eta herritarrei gonbita luzatu diete. Urolak partida irabazi beharra du mailari eusteko itxaropena izaten jarraitu nahi badu.