Datorren astelehenean eta asteazkenean epaituko dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
Pasa den ostegunean elkartasuna eta babesa eskaini zion Goierrin sortu den ‘Elkartasunetik Konpromezura’ plataformak.
Julen gazte beasaindarra (beste hiru oreretarrekin batera) datorren astelehenean eta asteazkenean epaituko dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean, 2017ko martxoaren 11n Iruñean izandako manifestazioaren ondoren izandako istiluen harira. Terrorismoa gertakariak leporatuta, fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna, 13 urtean lanerako inhabilitazioa eta 45.000 euro eskatzen ditu lau gazteentzat.
Elkartasuna eta babesa adierazteko eta askatasuna askatzeko, gaur, astelehenean eta asteazkenean, elkarretaratzeak deitu ditu Julen Aske plataformak, 19:00etan, Bideluze plazan.