Rural Kutxa taldeko Joel Nicolaik irabazi du 68. Loinaz Txirrindulari Proba
Rural Kutxa taldeko Joel Nicolai izan da 68. Loinaz txirrindulari probako garailea. Haren atzetik iritsi dira Eibar Hiria taldeko Mikel Mujika, bigarren postuan, etaLizarte taldeko Roger Adria, hirugarren izan da.
Beasaingo Nafarroa Etorbidetik 10:00etan atera eta 124,9 kilometro egin ostean, 12:45 aldera iritsi da helmugara lehen sailkatua.














