1.200 lagun inguru elkartuko dira, gehienak ikasle ohiak eta 75 inguru irakasleak; ohiak eta jardunean daudenak
Ikastola Eguna
Larunbata egun seinalatua da Haztegi ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunetan. Ikastola sortu zutenetik han hazi eta hezi diren 36 kintetako ikasleak bilduko dira bazkarira, baita 75 bat irakasle ohi eta jardunean ari direnak ere. Guztira 1.200 bat lagun elkartuko dira.
Bazkaria Azokan eta kanpoan jarriko dituzten bi karpetan izango da. Sagrario Etxabe ikastolako zuzendariaren hitzetan, «gure festa herrigunera eraman, eta legazpiarrekin partekatu nahi genuen».
12:00etan hasita kintaz kinta argazki bana egingo dute. Photocall modukoa ikastolako aretoan dauden eskaileratan jarriko dute. 1963-1964 kintarekin hasi eta bost minutuko tartearekin aterako dituzte kinta bakoitzaren argazkiak. Bukaeran lehengo eta oraingo irakasleak elkartuko dituzte talde argazkia egiteko.
Bazkaria 14:00etan da eta bazkalostean DJ Tirapuk musika jarriko du 16:30ean hasi eta 19:30eak arte. Hor amaituko da ikastolak antolatutako egitaraua, baina seguruen festa ez dela hor amaituko.
Azken detaileak
Maria Imaz ikastolako irakaslea da eta ikasle ohia ere bai, bazkaria antolatu duen lantaldean aritu da irailetik, «guk libre utziko ditugu 19:30ean, hortik aurrera bakoitzak erabakiko du zer egin». Bazkariaren antolaketan Imaz eta beste bost irakasle aritu dira lanean eta bi gurasoen laguntza izan dute. «Lehenengo eta behin kinta bakoitzeko ordezkari bat aukeratu genuen, eta haren bitartez kintako kide guztiak abisatu ditugu», dio Imazek. Whatsapp taldeak eginda saretu dira: lantaldeak ordezkariei abisuak eman eta haiek kintetako beste kide guztiei. «Oso pozik gaude jendeak emandako erantzunarekin. Gurasoek eta ordezkariak asko lagundu digute».
Bazkaria egingo duen enpresari kinta bakoitzeko kideen artean dauden elikadura intolerantziak edo begetarianoen zein beganoen berri eman behar diete menua haiekin guztiekin bat etor dadin.
Ondoren jantoki izango den gunearen «krokisa» egin behar dute. Etzi mahaien muntaia egingo dute eta kinta bakoitza non joango den zehaztuko dute
Azken detaileak
Maria Imaz ikastolako irakaslea da eta ikasle ohia ere bai, bazkaria antolatu duen lantaldean aritu da irailetik, «guk libre utziko ditugu 19:30ean, hortik aurrera bakoitzak erabakiko du zer egin». Bazkariaren antolaketan Imaz eta beste bost irakasle aritu dira lanean eta bi gurasoen laguntza izan dute. «Lehenengo eta behin kinta bakoitzeko ordezkari bat aukeratu genuen, eta haren bitartez kintako kide guztiak abisatu ditugu», dio Imazek. Whatsapp taldeak eginda saretu dira, lantaldeak ordezkariei abisuak eman eta haiek kintetako beste kide guztiei. «Oso pozik gaude jendeak emandako erantzunarekin. Gurasoek eta ordezkariak asko lagundu digute».
Bazkaria egingo duen enpresari kinta bakoitzeko kideen artean dauden elikadura intolerantziak, begetarianoak, beganoak… Dauden ezaugarri bereziak adierazi behar dizkiete menua haiekin bat etor dadin.
Ondoren jantoki izango den gunearen «krokisa» egin behar dute. Etzi mahaien muntaia egingo dute eta kinta bakoitza non joango den zehaztuko dute