Ainhoa Sanzek Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du
Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du ostiralean. Maratoian ez du parte hartuko, lehen urtea baitu mendi lasterketen munduan eta oraindik ez baitago horren lasterketa luzeetan parte
Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean parte hartuko du ostiralean. Maratoian ez du parte hartuko, lehen urtea baitu mendi lasterketen munduan eta oraindik ez baitago horren lasterketa luzeetan parte hartzeko prestatua. Ez dio helburu zehatzik jarri bere buruari. “Nire helburu bakarra zerbait berria probatzea da”.
Etorkizunean Zegama-Maratoia egitea espero du. “Aurten hasi naiz eta 25 kilometroko lasterketak luze egiten zaizkit, baina etorkizunean maratoia egin nahi dut. Dena den, ez dut krosa uzteko asmorik”.
Sanz oso ondo hasi da mendi lasterketen munduan. Segura eta Zeraingo lasterketa irabazi zuen. Bestalde, Gailurra Xtreme telebista saioko finalera heldu da. “Ez nuen espero hain urruti iristea. Despiste bategatik galdu nuen. Bigarren zetorrenak pasa egin zidan eta berak irabazi zuen. Ibilbidea moztu zuten eguraldi txarragatik, gailurreraino jarraitu izan bagenun, beharbada irabazi egingo nuen”.