Lierniko plaza eraberritu eta handitu egin du Mutiloako Udalak
Plazako kioskoa kendu egin dute. Irisgarritasuna hobetzeko, ermita ondoko eskaileren ordez aldapa jarri dute. Iturri berria eta eserleku gehiago ipini dituzteMutiloako Udalak Lierni auzoko plaza eraberritzeko inbertsioa burutu du. Lanak 54.955 euro kos...
Plazako kioskoa kendu egin dute. Irisgarritasuna hobetzeko, ermita ondoko eskaileren ordez aldapa jarri dute. Iturri berria eta eserleku gehiago ipini dituzte
Mutiloako Udalak Lierni auzoko plaza eraberritzeko inbertsioa burutu du. Lanak 54.955 euro kostatu dira (BEZa barne). Iñaki Udalde alkateak jakinarazi duenez, eta herri batzarretan aurreratu bezala, plazako kioskoa kendu egin dute; «horrela, plaza handiagoa geratu da». Horrekin batera, zorua ere berritu dute, harrizko lauzak jarriz.Beste alde batetik, iturri berria, eta banku eta zaborrontzi gehiago ere jarri dituzte. Ugaldek argitu duenez, banku batzuk aprobetxatu dituzte, eta beste batzuk berriak jarri dituzte.
Irisgarritasuna hobetuta
Plaza berritzeko obrarekin batera, irisgarritasuna ere hobetu nahi izan du udalak. Batetik, jatetxe aldetik plazara joateko koska kendu egin dute. Ugalde alkatearen esanetan, «maila berdinean gelditu da dena orain».
Bestetik, ermitaren ondoan zeuden eskailerak kendu eta aldapa jarri dute.