Patata tortilla lehiaketa eta trikitiko ikasleen kontzertua Zerainen
Zeraingo Udaberriko Kulturaldiarekin amaitzeko, ostiralerako hiru ekitaldi antolatu dituzte. Batetik, 16:30etik aurrera, haurren marrazki rallya egingo dute, plazan edo pilotalekuan.Ondoren, 19:00etan, IX. Patata Tortilla Lehiaketaren txanda izango da,...
Ondoren, 19:00etan, IX. Patata Tortilla Lehiaketaren txanda izango da, pilotalekuan. Parte hartu ahal izateko, gutxienez bi laguneko eta gehienez lauko taldeetan eman behar da izena. Ostatuan edo Mandioan daude orriak, eta gaur da azkeneko eguna. Sua eta osagaiak antolakuntzan jarriko ditu. Ondoren, patata tortillak janez, afari-merienda egingo dute.
Egunarekin amaitzeko, afari meriendarekin batera, Zeraingo trikitiko ikasleek musika-kontzertua eskainiko dute, pilotalekuan bertan.













