
Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala abian da. Ekaitz arriskua dela eta, ibilbidea aldatu dute. 800 metroko desnibela gaindituko dute. Korrikalariak taldeka ateratzen ari dira. Lehenengoak 16:00etan atera dira eta azkenak 17:00etan abiatuko dira. Emakumezkoen azken taldea 16:50ean abiatuko da eta gizonezkoena 17:00etan.
16:50ean Irati Zubizarreta eta Ainhoa Sanz goierritarrak, Emma Pooley, Mika Picin… irtengo dira. 17:00etan, berriz, Iñigo Lariz, Marc Sabaters, Andreas Schindler, Ferran Teixido, Oriol Cardona eta Remy Bonnet, besteak beste.
//