Remy Bonnet eta Christel Dewalle nagusi Zegamako kilometro bertikalean
Remy Bonnet suitzarra eta Christel Dewalle frantziarra nagusitu dira Zegamako kilometro bertikalean. Gizonezkoen artean, Bonnet-ek 31 minutu eta 24 segundo behar izan ditu. Bigarren postuan Oriol Cardona sailkatu da eta hirugarrenean Imanol Goñi bizkaitarra.
Emakumezkoei dagokienez, Dewalle-k 37 minutu eta 36 segundo behar izan ditu. Bigarren postuan Emma Pooley sailkatu da eta hirugarrenean Jessica Pardin. Ainhoa Sanz urretxuarra laugarrena izan da, hirugarrenetik 66 zentesimara. Podiuma oso gertu izan du, beraz.
Aurtengo denborak ezin dira aurreko urteetakoekin konparatu, antolatzaileek ibilbidea aldatu baitute ekaitz arriskuagatik. Desnibela 800 metrokoa izan da eta ez 1.000koa.
@goierriHitza(r)en Txioak
//