Zalditik erori den artzain bat erreskatatu dute Txindokin
Txindokiko magalean zaldiz zebilen artzain bat erori eta zauritu egin da gaur, 14:15 aldera. Goierriko Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren erreskate taldea berehala mobilizatu dituzte, eta Txindokiko magalean dagoen iturriaren inguruan aurkitu dute 37 urteko gizonezkoa. Bertan artatu ondoren, helikopteroz eraman dute Zumarragako ospitalera.
Movilizados por @112_SOSDeiak para #Rescate persona en #Txindoki #politrauma inmovilizamos y evacuamos a hospital Txindoki-ko #erreskate -aren irudiak #uvr #mendian pic.twitter.com/D6LdBwClTB
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) 2018(e)ko maiatzaren 25(a)












