Zegama-Aizkorri irabazteko lau faboritoren adierazpenak
Ekaitz arrisku handia dela eta, Kilometro Bertikaleko ibilbidea moztu egingo dute gaur arratsaldean

Aritz Egea, Stian Angermund-Vik, Maite Maiora eta Pascal Egli, gaur goizean, Zegaman. Arg.: I.Gurrutxaga
“Ondo nago, gorputzaldi onarekin, ez dago aitzakiarik, gero beste kontu bat lasterketa ateratzea”
“Nire hanketan badago iazko marka hobetzeko gaitasuna, konbentzituta nago. Gero gertatzen dena da lasterketak zure lekuan jartzen zaituela”
“Igandean lasai ateratzen saiatuko naiz. Transvulcanian hori egin nuen, Stianekin-eta joan nintzen taldetxoan, eta helmugara harengandik bi minutura iritsi nintzen. Hori emaitza ona da”
Maite Maiora
“Beti bezala nago, gogoarekin eta ilusioarekin”
“Espainiako Txapelketako ultratik uste baino hobeto errekuperatu naiz”
“Irabazi? Ez dakit. Hori asko esatea da. Aurten neska asko gaude, eta irabazteko borrokan egon nahi nuke behintzat”
“Nik nire lasterketa kontrolatu behar dut, eta burua hotz edukitzen saiatuko naiz”
Stian Angermund-Vik
“Maiatza nahiko nahasia izan da bai, lasterketa askorekin, baina sasoiko nago”
“Norbegiarra naiz, eta ez diot beldurrik eguraldi txarrari. Eguraldi onarekin ondo, eta lokatzarekin ere bai”
“Umiltasunez diot, ez naiz faborito sentitzen. Denborak ez dit inporta”
Pascal Egli
“Kilometro Bertikalak asko gustatzen zaizkit, eta gaur parte hartuko dut. Espero dut iganderako gehiegi ez nekatzea”
“Niretzat 3 ordutik gorako lasterketak gehiegi dira, baina ikusiko dugu”
“Zegamako giroa bizitzeko gogoz nago, eta lokatzetan ibiltzeko gogoz ere bai”













