Zegamako Kilometro Bertikala iruditan
Zegama-Aizkorriko 4. Kilometro Bertikala jokatu dute gaur. Remy Bonnet suitzarra eta Christel Dewalle frantziarra izan dira azkarrenak.
Gizonezkoen artean, Bonnet-ek 31 minutu eta 24 segundo behar izan ditu. Bigarren postuan Oriol Cardona sailkatu da eta hirugarrenean Imanol Goñi bizkaitarra.
Emakumezkoei dagokienez, Dewalle-k 37 minutu eta 36 segundo behar izan ditu. Bigarren postuan Emma Pooley sailkatu da eta hirugarrenean Jessica Pardin. Ainhoa Sanz urretxuarra laugarrena izan da, hirugarrenetik 66 zentesimara. Podiuma oso gertu izan du, beraz.
Guztira 215 lagunek parte hartu dute gaurko proban. Aurtengo denborak ezin dira aurreko urteetakoekin alderatu, antolatzaileek ibilbidea aldatu egin baitute, ekaitz arriskuagatik. Desnibela 800 metrokoa izan da azkenean, eta ez 1.000 metrokoa.
SAILKAPENA
Gizonezkoak- Remi Bonnet ……… 31:24.
- Oriol Cardona ……. 32:02
- Imanol Goñi ………. 33:45
- Pascal Egli …………. 34:25
- Mikel Beunza …….. 34:48
- Christel Dewalle …. 37:36
- Emma Pooley …….. 39:20
- Jessica Pardin ……. 39:58
- Ainhoa Sanz ………. 39:58
- Elise Chabbey ……. 41:47