Irati Agirre, Garazi Caminos eta Haizea Foroni irabazle, Zeraingo patata tortilla lehiaketan
Ostiralean eman zioten amaiera Zeraingo Udaberriko Kulturaldiari. Haurrek marrazkiak egin zituzten lehenengo eta ondoren, patata tortilla lehiaketa egin zuten. 10 taldek hartu zuten parte eta irabazlea, Irati Agirrek, Garazi Caminosek eta Haizea Foronik osatutako taldea izan zen.
Prestatuko tortillekin afari merienda egin, eta herriko trikitixa ikasleen kontzertuarekin amaitu zuten eguna.