Loiolako harresikoei laguntzeko bertso saioa Gabirian
Bertso jaialdia antolatu dute iganderako Gabirian, Loiolakoekin, elkartasunetik konpromisora goiburuarekin. Loiolako herri harresiko protestagatik auzipetu eta zigortu zituzten Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari eta Esteban Orbegozo azpeitiarrari laguntzeko izango da. Iban Urdangarin, Amets Artzallus, Nerea Ibartzabal, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan; gai jartzen berriz, Aratz Igartzabal. Eliza ondoko aretoan izango da saioa, 18:30ean.