Ordiziarrak Euskadiko Txapeldun gimnastika erritmikoan
Euskadiko Gimnastika Erritmiko Txapelketa jokatu dute asteburuan Arrasaten, eta Ordiziako klubekoak sekulako lana eginda itzuli dira. Alebinen A mailan, Urdaneta taldea izan zen lehen sailkatua. Infantilen A mailan berriz, Ordizia taldeak irabazi zuen. Horrela, Euskadiko Txapeldun izendatu dira gimnasta goierritarrak.