Bakailao entsalada
Osagaiak Bakailao tako 1 Letxuga mota desberdinak Tomate txiki bat Pikillo piperrak Baratxuria Olioa Ozpina Gatza Prestaketa
Letxugak garbitu eta zatitu. ...
Osagaiak
- Bakailao tako 1
- Letxuga mota desberdinak
- Tomate txiki bat
- Pikillo piperrak
- Baratxuria
- Olioa
- Ozpina
- Gatza
Prestaketa
Letxugak garbitu eta zatitu. Tomatea zuritu eta dadotan moztu. Gorde, eta azken momentuan, letxugak eta tomatea nahastu, eta gatza, olioa eta ozpina gehitu.
Piperrak
Pikillo piperrak zartagin batean egin olio pixka batekin.
Bakailaoa
Bakailaoa oliotan baratxuri ale pare batekin konfitatu, su eztian. Bakailaoa atera eta olioari ur pixka bat botaz pil-pil moduko bat egin. Bakailaoari azala kendu eta xaflak banatu.
Plateraren muntaketa
Uztai bat baldin badugu, uztaiaren oinarrian letxuga eta tomatea jarri. Ondoren zabaldutako pikillo piperren geruza bat gehitu eta gainean bakailao xaflak jarri. Gainetik pil-pila gehitu, uztaia kendu eta jateko prest dago platera.
Azpian patata egosi xerra batzuk jarrita ere, plater hau ondo geratzen da.
Etxean prestatutako janaria etxera eramateko aukera
Zerbait «desberdina» egiteko asmoarekin ireki zuen Maite Garmendiak Maitte janari prestatuak duela hamar urte. Bere filosofia etxean prestatutako janaria jendeak bere etxera eramatea da. «Etxeko zaporeak eramatea, amonak prestatzen zituen bezalako dilistak jateko aukera izatea».
Maitteko sukaldea zabalik dago astelehenetik larunbatera, 07:30etik 20:30era, etenik gabe. Igandeetan itxi egiten dute. Astean zeharreko jai egunetan, berriz, 08:30etik 14:30era zabaltzen dute. Ordu tarte horretan, bertan jateko edo prestatutako janaria etxera eramateko aukera eskaintzen dute: lehen platerak, bigarrenak eta azkenburukoak, dena bertan eginda, inongo gehigarririk eta kimikorik gabe.
Norbanakoez gain, taldeentzat ere zerbitzua eskaintzen dute. Jaunartze, ospakizun, herriko festa… Elkartean, pilotalekuan, herriko plazan… Eskariaren arabera moldatzen dute otordua Maitten. Behar den jende kopuruarentzat janaria prestatu, eraman eta zerbitzatzerainoko lanak beraien esku hartzen dituzte.
Janari eskaintza ere zabala dute, eguneroko otordutik hasi eta ospakizunetako gutizietaraino. Etxean prestatzeak lan asko ematen duten jakiak dira bezeroek gehien estimatzen dituztenak: bakailaoa, haragi bolak, masailak, frijituak, piper beteak, itsaski krema…
Prestatutako janariaz gain, hainbat gutizi saltzen duten denda ere bada Maitte: kontserbak, olioa, ardoa…