Lan hitzarmenen "estatalizazioak" prekarietatea dakarrela salatu dute
LAB sindikatuak deituta, mobilizazio eguna egiten ari dira gaur, “lan hitzarmenen estatalizazioaren aurka” eta “lan harremanen euskal esparruaren defentsan”. Goierriko hainbat lantegitan lanuzteak eta elkarretaratzeak egiten ari dira goizean zehar. Besteak beste, Beasaingo CAF, Indar eta GH, Olaberriko Arcelor Mittal eta Carrefour, Zumarragako Industrialdean eta Ospitalean, Legazpiko eta Ezkioko industrialdeetan eta Itsasondoko nahiz Idiazabalgo Jason dira protesta egitekoak. Enpresa horietako batzuetan, beste sindikatu batzuen babesa ere jaso dute lanuzteek.