Beñat Katarain zegamarrak irabazi du Camille Xtreme proba
Camille Xtreme mendi lasterketa irabazi du Beñat Katarain korrikalari zegamarrak. Izabako Kirol Elkarteak antolatzen du proba, eta Izabatik Ezkaurre mendira igotzen dira korrikalariak, 31,6 kilometroko luzeera eta 2.044 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea osatuz.
Katarainek hiru ordu eta bederatzi minutu behar izan zituen proba bukatzeko, Jonatan Xuestak baino 53 segundu gutxiago. Duela astebete eskas, Zegama-Aizkorri mendi maratoian ere parte hartu zuen Katarainek. Emakumezkoetan, Amaia Amantegi izan da azkarrena, Izabako helmugan.
SAILKAPENA:
Gizonezkoak:
- Beñat Katarain …………. 3:09:45
- Jonatan Cuesta ………… 3:10:38
- Joseba Larralde ……….. 3:13:50
- Amaia Amantegi ……….. 4:03:14
- Maricruz Aragón ……….. 4:11:07
- Inma Sainz ……………….. 4:18:26