Maiatzaren 17an egindako Gosearen Kontrako Lasterketaren ekintzaren barruan bildutako dirua da
3.075 euro. Haztegi ikastolak antolatutako Gosearen Aurkako Lasterketa ekintzaren barruan bildu duten diru kopurua da. Hain zuzen, Ikastolako komunitateko partaideek egindako diru-ekarpenaren batuketa. Lasterketa maiatzaren 17an egin zuten. Lasterketaz gain, Gosearen Aurkako Ekintza gobernuz kanpoko erakundeko kideek hitzaldiak eskaini zizkieten ikasleei. Helburua elkartasuna baliotzat hartu eta zabaltzea izan da.