Ortiz de Luzuriagaren omenezko BTT martxaren 14. ekitaldia egin zuten atzo eta 200 lagunek parte hartu zuten, tartean emakumezko bakarra. Aitor Uribetxeberria antolaketa taldekoa pozik agertu da, “parte hartzaileak gustura agertu zen ibilbidearekin eta giroarekin”. 10. urteurrenera arte aurreskua eta lore eskaintza egiten zioten Ortiz de Luzuriagaren sendiari, “ziklo bati amaiera eman genion eta aurrerantzean martxa bera nahikoa omenaldi dela eta horren hunkigarria egiten zen ekitalditxoa bertan behera utzi genuen”.
Eguraldia lagun izan zuten. Martxa amaitu eta bost garagardo upel banatu zituzten eta 500 pintxo. Muntaia guztia jaso, eta ekaitza lehertu zen.