Usabiaga ahizpak omenduko dituzte Ordiziako Klasikoan
Ordiziako Txapel Gorri elkarteak antolatutako Ordiziako Klasikoan, Ana eta Irene Usabiaga txirrindularie omenaldia egingo diete izandako lorpenengatik. Batak zein besteak duten palmaresa ez baita edonolakoa. Ohikoa den bezala, Klasikoa uztailaren 25an jokatuko da, Ordiziako Santa Ana festen barruan.
Ana, 42 aldiz izan da Espainiako txapeldun.Hainbeste aldiz irabazi duen pertsona bakarra da Ordiziakoa. Irenek berriz 26 aldiz irabazi du. Duten palmares luzearen adibideetako bat baino ez da.