Anne Bengoetxea donostiarrak egin du Santa Isabel jaietako kartela
Anne Bengoetxea donostiarrak irabazi du Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa, Gerturatu eta lau lanarekin. Lan honetan kolore zuria da nagusi. Behealdean ezpata dantzako lau kapitainen oinak ikusten
Anne Bengoetxea donostiarrak irabazi du Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa, Gerturatu eta lau lanarekin. Lan honetan kolore zuria da nagusi. Behealdean ezpata dantzako lau kapitainen oinak ikusten dira eta goialdean beraien txapelak. Erdiko espazioa hutsik ageri da.
Sari banaketa gaur egin dute, kultur etxean. Bengoetxea pozik azaldu da, noski. «Lana egiteko Santa Isabel jaietako ekitaldi nagusiko irudi batean oinarritu naiz. Irudian lau kapitainen hankak eta txapelak ageri dira, baina gainontzeko espazio guztia osatu gabe utzi dut. Izan ere, festa denok egiten dugu: txistulariak, trikitilariak eta gainontzeko herritar guztiak. Santa Isabel egunean denok gara garrantzitsuak». Lanaren izenburua Gerturatu eta lau da. «Festara gerturatu eta protagonista izateko gonbitea da», gehitu du.
Bengoetxea donostiarra da, baina oso ondo ezagutzen du Santa Isabel eguna. Izan ere, bere mutil-laguna zumarragarra da. Kartelaren egilea arkitektoa da ikasketaz, baina aisialdian kartelak egiten ditu. Dena den, ez du lehiaketetara aurkezteko ohiturarik. Lehenengoz aurkeztu da lehiaketa batera. «Lehiaketaren oinarriak pasa zizkidaten eta animatu egin nintzen. Ez nuen irabaztea espero».