Auskalo taldeak irabazi du Goiztiri euskaltegiaren pintxo lehiaketa
Goiztiri AEK euskaltegiak, pintxo lehiaketa egin du zazpigarren urtez. Ordiziako Plaza Nagusian izan zen hitzordua, atzo arratsaldean.Euskaltegiko lau taldek parte hartu zuten, 30 bat lagunek gutxi gorabehera. Talde bakoitzak bi pintxo hotz aurkeztu behar izan zituen. Sukaldariak primerakoak eta baita epaimahaia osatu zutenak ere. Oiangu baserriko Rome Mariñe, Lucas Demartini eta Asier Korta sukaldariek osatu baizuten.
Aurtengo lehiaketan aurkeztutako pintxoen artean ondorengoak izan ziren irabazleak.
- 1. pintxoa: Auskalo mokadua – Auskalo taldea
- 2.pintxoa: Zisnearen kanta – Gautxori taldea
- 3.pintxoa: Aho bizi – Gautxori taldea