Ataungo 54. San Martin Proba txirrindularitza lasterketa Gipuzkoako txapelduna izendatzeko baliagarri izango da, aurten. Igandean jokatuko da, 09:30ean hasita, Euskaldun Txapelketaren barruan. Eliteko eta 23 urtez azpiko ziklistek parte hartuko dute, e...
Ataungo 54. San Martin Proba txirrindularitza lasterketa Gipuzkoako txapelduna izendatzeko baliagarri izango da, aurten. Igandean jokatuko da, 09:30ean hasita, Euskaldun Txapelketaren barruan. Eliteko eta 23 urtez azpiko ziklistek parte hartuko dute, eta bi mailetako txapelketak izango dira.
Agauntza Kirol Elkarteak 136,2 kilometroko ibilbide gogorra prestatu die. Urkillaga bi aldiz, eta Larraitz igo beharko dituzte. San Martin auzotik abiatuko dira txirrindulariak. Laz- kaoko Senperetik itzuli bat egin lehenik, eta jarraian Alegiara joan-etorria egingo dute. Atzera Ataunera itzuli (61. kilometroa), eta bigarren erdi menditsuari ekingo diote.
Urkillaga eta Larraitz
San Gregorio igaro, eta Kaxetatik gora Urkillaga mendatea gaindituko dute. Handik Alegiaraino jaitsi berriz, eta Amezketatik barrena Larraitz izango dute hurrengo mendatea (104.km). Ataun osoa zeharkatuz, Urkillagako bira dute jarraian, 12:55 aldera helmugaratu aurretik.