Ekainaren 13an irekiko dute epea eta, taldea sortzen bada, matrikula 15etik aurrera egin ahalko da
Legazpiko Udalak antolatuta, datorren ikasturtean aisialdi begirale ikastaroa egingo dute Legazpin. 2019ko maiatzaren 24ean 18 urte beteta izango dituzten gazteek parte hartu ahal dute. Aurre matrikula egiteko epea ekainaren 13an irekiko dute eta, taldea osatzen bada, matrikula ekainaren 15etik 22ra egin beharko da.
Legazpiko Udalaren webgunean egin ahalko da aurre matrikula
Ikastaroan parte hartzen dutenek Lanbideren eta Eusko Jaurlaritzaren tituluak eskuratzeko aukera izango dute. Ikastaroa 150 ordukoa da eta eskoletara joatea derrigorrezkoa da. Amaitu eta hurrengo lau hilabeteetan 160 orduko praktikak egingo dituzte parte hartzaileek eta ikastaroa betetzat emateko memoria bat idatzi beharko dute.
Urtxintxa eskolak eskainiko du ikastaroa eta euskaraz izango da. Kultur etxean egingo dute, aurtengo irailean hasi eta 2019ko maiatzera bitartean.