‘Shopping Night’ festa antolatu dute BiTarteaneko merkatariek
Urretxu eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festa antolatu du biharko (ostirala). 20:00 a 23:00etara dendak zabalik egongo dira eta hiru ordu horietan txu-txu trena bi herrietako kaleetan ibiliko
Urretxu eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festa antolatu du biharko (ostirala). 20:00 a 23:00etara dendak zabalik egongo dira eta hiru ordu horietan txu-txu trena bi herrietako kaleetan ibiliko da. Gainera, dendetan tailerrak, luntxak, hitzaldiak… egongo dira.
Elkartekoak ez diren hainbat merkatarik ere parte hartuko dute. 32k, guztira:?ME Cuadrado, Douglas, Quo, Elisabeth, Idoia, Ureder, Stylo eta Itxura apaindegiak, Josune, Buen Bokado, Fernando Salegi, Belarzain eta Lanbroa janari-dendak, Argiki argi-denda, Julita mertzeria, Alex, Interesport eta Bidegorri kirol-dendak, Titare lentzeria, Goilore eta Muskari lora-dendak, Mentxu&Jone eta Baby haurrentzako arropa-dendak, Ur, Natalietta, Marai&NKN, Zoila, Boca Boca, Aginaga eta Naif arropa-dendak eta Txiki eta Oskarbi zapata-dendak.
Festa hau iaz antolatu zen lehenengoz. Aurtengo berrikuntza nagusia txu-txu trena da. Trena Euskadi plazatik irtengo da eta herritarrak dendaz denda eramango ditu. Legazpi, Iparragirre, Bidezar, Areizaga-Kalebarren, Labeaga 1, Labeaga 58, Ipeñarrieta, geltokietako plaza, Secundino Esnaola eta Eliz Kalen egingo ditu geldialdiak.
BiTartean elkartearen festa honen helburua herritarrei erosketa esperientzia berri bat eta ekintza erakargarri bat eskaintzea da.