Ekaitz Goikoetxea, ezkerrean, saria jasotzerakoan. ARGAZKIA: ATARIA
Tolosaldeako Alkizako Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia hartu zuen atzo, eta bertan izan zen helduen mailako irabazle Ekaitz Goikoetxea beasaindarra.
Transexualitatearen gaia jorratu dute aurten Aiztondoko Gutun Lehiaketan, hain zuzen, bere buruaz beste egin zuen Ekairi idatzi diote parte hartzaileek, eta gutun hunkigarriak izan dira emaitza.
Adinen arabera, lau mailatan zegoen banatuta lehiaketa, eta helduen mailan Ekaitz Goikoetxeak irabazi du sari nagusia. Epai mahaiak hizkuntzaren erabilera aparta, maila literario altua eta H hizkiaren egindako jokoa nabarmendu du Goikoetxearen lanetik.