Goierri Eskolako ikasleak, haiek egindako prototipoarekin.
Lanbide Heziketako zentroei zuzendutako Euskelec-Ibilgailu Goierri Eskolako Elektrikoen Txapelketan hiru sari eraman dituzte Goierri Eskolako ikasleek. Burutu beharreko erronka, kotxe elektriko bat fabrikatzea. Goierri Eskolako taldeak, egindako prototipoari esker, Berrikuntzaren AIC saria, Irizar e-mobility diseinu saria eta lehen fasearen saria jaso dituzte. Txapelketa, Gasteizko Mendizabalako zabalgunean izan zen pasa den larunbatean. Lanbide Heziketako 11 zentrotako 140 ikaslek parte hartu dute.
Epaimahaiak baloratu beharrekoak, azelerazioa, gehienezko balazta eta slaloma izan ziren, ikasleen talentuaz gain. “Erronka konplexua izan da. Ezerezetik kotxe elektriko bat eraikitzeak hasieratik amaiera arteko prozesua kontrolatzea eskatzen du, diseinua, fabrikazioa eta muntaia, proiektuaren bidaragarritasuna eta exekuzio epeak ahaztu gabe. Baina emaitzak merezi du ahalegina”, adierazi du Iker Etxezarreta irakasleak.
Proiektuan zazpi formakuntza ziklotako hamar ikaslek parte hartu dute. Besteak beste, Administrazio eta Finantzetakoak, Diseinu eta Fabrikazio Mekanikokoak, Mekatronikakoak edota Eraikuntza Metalikokoak.
Taldeek sari gisa AIC campus murgiltze programan parte hartzeko bekak eta Irizarrek Adunan eraikitako lantegi berrira bisita irabazi dituzte.
Euskelec lehiaketa mugikortasun iraunkorraren sustapenerako erakunde teknologikoak (MUISU) antolatzen du, Tknika eta beste hainbat enpresen laguntzarekin.